Josu garbiketak

info@josugarbiketak.com

GARBIKETA ZERBITZU PROFESIONALA ARRASATEN

Kalitatezko Garbiketa pertsonalizatuak zure eskura

PROFESIONALTASUNA

Kalitatezko garbiketak egiten ditugu, beti ere, eskatzen  diguzuna kontuan hartuz. Eguneroko, asteroko, zein hileroko garbiketak egin ditzakegu.

GERTUTASUNA

Gertuko harremana gure garbiketa zerbitzuak jasotzen dituzten bezeroekin, zuekin komunikazio zuzena izatea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, gure lana ahalik eta ondoen egiteko.

ORDUTEGI MALGUTASUNA

Bezeroaren beharretara moldatzen gara, eta horretarako, guneak hutsik daudenean, inori enbarazurik ez eginez, ondoen datorren ordutegira eta egutegira egokitu gaitezke.

PRODUCTU EKOLOGIKOAK

Natura errespetatzen saiatzen gara, ingurumenaren mantentzearekin bateragarriak diren garbiketa produktuak erabiltzen ditugu beti ere, garbiketa sakonak egiteko behar besteko kalitatea dutela bermatuz. 

Garbiketa enpresa bat baino gehiago gara, xehetasun guztiak zaintzen ditugu gune higieniko eta erosoak bermatzeko.  Eskatu zure aurrekontua inolako konpromisorik gabe.

Hobekuntza ardatz bezala

Lan talde kualifikatu bat gara, gure langileen lan baldintza onak ziurtatzen ditugu, gure helburuak kalitatez betetzeko eta bezeroek gurekin emaitza onak izan ditzaten.

Garbiketa prozesuen, produktuen eta erreminten teknologian aurrean egoten saiatzen gara beti.

Kontratu pertsonalizatuak egiten ditugu zure beharren arabera,  garbitu beharreko eremua aurrez ikusi beharra daukagu, garbiketa eskeintza bat egin ahal izateko.   

Behin lanean hasten garela, inkesta bat bidaliko genizuke, hilero, zure helburuak betetzen ari garen ziurtatzeko eta hobekuntza-prozesu etengabean jarraitzeko.